XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain BELTZINGO ikatz-saltzailearen ipuina irakur ezazu.

BELTZINGO IKATZ-SALTZAILEA.

Ba zen herri batetan ikatz-saltzaile bat.

Goizeko seietatik gaueko hamarrak arte, etxez etxe ibiltzen zen ikatz saltzen.

Goizetan ez zuen nonbait aurpegirik garbitzen edo, beti beltz beltz eginda ibiltzen zen.

Horregatik, jendeak BELTZINGO ezizena jarri zion.

Bere izen jatorra Prontxio zen.

Larunbat arratsalde batetan, ba zihoan Beltzingo bere zaku ikatza bizkarrean zeramala kalearen erdi erditik.

Kalean jende asko zebilen.

Gazte talde bati hau bururatu zitzaion: - Beltzingori freskatu bat eman behar diogu.

Putzura botako dugu.

Ea aurpegia pixka bat zuritzen zaion.

Heldu zioten lau edo bost lagunen artean eta herriko jendea bainatzen zen putzu handi batetara eraman zuten.

Jende asko bildu zen zer ikusiko.

- Bat, bi, hiru ta lau.

Plasta! Uretara bota zuten.

Jendea zain zegoen Beltzingok noiz uretatik burua aterako.

Bainan nola aterako zuen bada burua, igerian ez zekien eta? Glu, glu, glu, putzuaren hondoraino joan zen.

Jendeak hori ikusi zuenean, ihes egin zuen.

Inork ez zuen ezer jakin nahi.

Ez, denak ez zuten aldegin.

Laster asko agertu zen Txispin, hamabi urtetako mutiko bat, soka luze bat eskutan zuela.

Txispin Beltzingoren laguna zen eta askotan laguntzen zion ikatza banatzen.